Erakundea: Antso Jakituna Fundazioa
Helbidea: Betoño, 23
Jarduera: Euskal kulturari buruzko dagoen dokumentazioa bildu, antolatu, zaindu eta zabaldu
Antso Jakitunak Fundazioa euskal bibliografiaren eta dokumentazioaren fondoen bilketaren aldetik dokumentazio gune aitzindaria dugu mundu mailan.
Fundazioa hau Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzarena da, eta 1964an sortu zenetik helburu berberei eutsi dizkie, hau da, euskal kulturari buruzko dagoen dokumentazioa bildu, antolatu, zaindu eta zabaldu.
Une honetan 285.000 artxiboak gora ditu, horrela banakatuak: 83.000 liburu, 165.000 aldizkari-artikulu, 14.000 liburu-artikulu, 1.400 mapa, hamabi familia-artxibo, ondare bibliografikoaren zortzi milioi irudi digital. XV. mendeaz geroztiko eskuizkribuak ditu, eta kartografia materiala eta dokumentuak XVIII. mendetik, material grafikoa XIX. mendetik, argazkiak, horma-irudiak, mapak, esku-paperak, hauteskunde propaganda eta informazioaren teknologia berriek sortutako euskarri informatiko berrietan dauden dokumentuak ere bai. Aurrekoa dela eta, Euskal Herriari buruz mundu mailako artxiborik onena bilakatu da.
Zentroan dokumentuak biltzeko eta kontsultatzeko teknologia aurreratua dago, euskal dokumentuen funtsa Internet-en bidez hedatzeko helburuz, www.fsancho-sabio.es webgunean bitartez.
Hamabi langilek zereginak eta zerbitzuak egiten dituzte, euskal kultura ikertzeko interesa duten pertsonen kontsulta erraztera zuzenduta daudenak. Horri Besaide bilduman monografiak argitaratzen direla gehitu behar diogu, "Sancho el Sabio" euskal kultur eta ikerketari buruzko aldizkaria argitaratzea, fondo dokumental propioak erabiliz, gaikako erakusketak antolatzea edo unibertsitatean ikasten ari diren pertsonei zuzenduta dagoen ikerketa lehiaketa. Modu berean, urtero, "Jesus de Olaizola" bibliografia ikerketari buruzko beka banatzen da, bibliografiari buruzko ikerketa lanak saritzeko, zeinek Fundazioko fondoetan dagoen informazioa osatuko duten.
Antso Jakituna Fundazioa
Betoño, 23 - Telefonoa: 945 25 39 32 Faxa:
945 25 02 19
01013 Vitoria-Gasteiz (Espainia)
Email: fs-inf@fsancho-sabio.es
Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen
Web: www.fsancho-sabio.es (url kanpoko esteka)