Caja Vital Kutxara joan

NABIGAZIO BIDEA

Orokorra > Adinduak > Mejora Fundazioa

Mejora Fundazioa

Aitona-amona bikote baten konposizioa, eta mejora fundazioaren logoa

Erakundea: Fundación Mejora Fundazioa

Helbidea: Kordoi Etxea. Aiztogile kalea, 24. Vitoria-Gasteiz

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera
Goizez: 8:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:30etik 19:00etara

Orrialdearen garapena

Fundación Mejora Fundazioa, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren mendeko dena, 2002. urtean sortu zen Araban bizi diren adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Bere ekintzak helduen taldeari zuzenduak daude, hauek bizi behar diren munduan bertan kokatzen ahalegintzen dela, modu honetan aisialdiaren, kirolaren, heziketaren eta kulturaren parte-hartzaileak izan daitezen, aukera berriak topa ditzaten, eta teknologia berriez edo borondatezkotzaz goza ditzaten. Gainera, ekimen hauen bidez, adin nagusikoei lagundu nahi zaie baliagarriak, gaiak eta beharrezkoak sentitzen jarrai dezaten.

Etxebizitzen Egokitze Funtzionalaren Programa

Fundazioak martxan jarri dituen ekintza zehatzen artean, Etxebizitzen Egokitze Funtzionalaren Programa nabarmendu daiteke. Berez, talde honen etxeen bizigarritasuna hobetzeko ekimena da. Hain zuzen ere, helburua hauxe da: pertsona helduen etxebizitxetako bainugelak egokitzea, eta behar diren balibideak jarri, erabili ahal daitezen modu seguruan.

Bulegoa egoitza ospetsu batean: Kordoi Etxean

Mejora Fundazioak 1.300 metro koadroko gunea du Gasteizko Hirigune Historikoko eraikinik garrantzitsuenetariko batean. Kordoi Etxeak, kultura ondasuntzat aitortua izan denak, toki berean hainbat gela ditu programatutako ekintzak garatzeko eta Adinekoentzako Argibide eta Komunikazioko Bulegoa. Toki aitzindari eta berritzaile honek sakabanaturik dagoen informazioa bildu eta, honetara sarrera erraztuz eta egon litezkeen baliabideen erabilera bultzatuz, adineko pertsonen parte-hartzea sustatu nahi ditu.

Egoitza honen liburutegian kontsulta daitezke 950 liburuki baino gehiago, ia 650 bideo eta DVD, aldizkariak, eta internetera sarbidea dohainik duten ordenagailuak.

Ekitaldiak eta programak

Mejora Fundazioak adinekoentzako bereziki prestaturiko kultura, heziketa, kirol eta aisialdi ekintzak bultzatzen ditu, kulturak gozatzeko ekimenak, elkartegintza sustatzeko ekintzak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, eta eduki aldetik beste edozein motatako jolas-jarduera bultzatzeko. Arrakasta gehien izan dituztenen arteko ekimenak nabarmendu daitezke: prezio merkeko bidaiak eta ibilaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, zineforum saioak, tailerrak, Eskarmentu Gelak edo “+55 Arte Lehiaketa”.

Fundacion Mejora Fundazioa
Kordoi Etxea. Aiztogile kalea, 24
Telefonoa: 945 26 94 90
01001 Vitoria-Gasteiz (Espainia)
E-mail:usuarios@fmejora.org

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen
Web: www.fmejora.org (url kanpoko esteka)

Jeitsi
Acrobat ReaderJeitsi Acrobat Reader

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen