Caja Vital Kutxara joan

NABIGAZIO BIDEA

Orokorra > Formazioa > Hizkuntza Institutua

Hizkuntza Institutua

Andrazko irakaslearekin daudela gela bateko haurren argazkia, eta hizkuntza institutu fundazioaren logoa

Erakundea: Hizkuntza Institutu Fundazioa

Helbidea: Estenaga Apezpikuaren kalea, 1

Jarduera: - Ingelesa eskolak maila guztientzako, 6 urtetik gorakoentzat (lehen hezkuntzako 1. maila egina).
- Alemana eskolak 12 urtetik gorakoentzat.
- Ingelesa eta euskararen hastapenei buruzko ikastaroak 55 urtetik gorakoentzat.

Eskolak eta ordutegiak: Lehen hezkuntzako 2., 3. eta 4.eko ikaslerentzat astean bi orduko ikastaroak eskaintzen dira, guztira 66 ordu ikastaroko gutxi gorabehera.
Lehen hezkuntzako 5.etik aurrera eskaintza astero hiru ordukoa da, ikastaroan zehar 100 ordu inguru.
Eskolak astelehenetik ostiralera egingo dira, 18:00ak eta 21:00ak bitartean.

Orrialdearen garapena

Hizkuntza Institutu Fundazioak, Caja Vital Kutxaren gizarte ekintza denak, gazteei ingelesa irakastea du bere jarduera nagusia, gehienbat, 16 urteko beherakoei. Halaber, 2005-2006 ikasturtean, 12 urtetik gorakoentzat, alemana eskolak eskaintzen hasi zen, hizkuntza hau irakasten jarraitzen dela. Fundazioak -1967. urtean sortua- urtero izena ematen duten ia 1.500 ikaslerentzat dituen gelen artean, besteak beste, hizkuntza-laborategi bat, liburutegi bat eta ikasgela bat ditu.

Fundazioak -1967. urtean sortua- urtero izena ematen duten ia 1.500 ikasleentzat dituen gelen artean, besteak beste, hizkuntza-laborategi bat, liburutegi bat eta ikasgela bat ditu.

Ikasleen segmentu garrantzitsuena 14 urtetik beherakoek osatzen dute; hauek, %59,68 dira eta beraien heziketa arautua osatzeko eta indartzeko asmoarekin etortzen dira eskoletara. 18 urtetik gorakoak, ordea, gutxiengoak dira; hau da, %10,91 besterik ez.

Beste aldetik, Hizkuntza Institutuak, Caja Vital Kutxaren Mejora Fundazioarekin lankidetzan, ingelesa eta euskararen hastapenei buruzko ikastaroak 55 urtetik gorakoentzat ematen ditu.

Bekak

Klaseak emateaz gain, Hizkuntza Institutu Fundazioak ingelesa-bekak ere ematen ditu bere ikasleek hizkuntza honen ezagupena handitu dezaten, atzerrian edo estatu mailan uda-ikastaroak eginez.

Era berean, euskara ikasteko edo maila hobetzeko, udalekutan edo ikastaro trinkotan, bekak ematen dira.

Beka hauen deialdia Gizarte Ekintzak ikasturtearen hasieran lanbide heziketa, batxilerra eta bigarren hezkuntzako Arabako ikasteetxetako ikasleen artean banatzen duen eskola-agenda barruan sarturik dago.

Aholkularitza

Hizkuntza Institutu Fundazioak ikastaroei, azterketei, egonaldiei, elkar-trukeei eta atzerriko lanei buruzko aholku ematen die bere ikasleei.

HIZKUNTZA INSTITUTO FUNDAZIOA
Estenaga apezpikuaren kalea, 1 Telefonoa: 945 25 76 66 Fax: 945 25 28 48
01002 VITORIA - GASTEIZ (Espainia)
E-mail: info@institutoidiomas.com

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen
Web: www.institutoidiomas.com (url kanpoko esteka)

Jeitsi
Acrobat ReaderJeitsi Acrobat Reader

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen