Caja Vital Kutxara joan

NABIGAZIO BIDEA

Orokorra > Kirola > Estadio KE Fundazioa

Estadio KE Fundazioa

Igerileku batean dagoen neskatxa baten argazkia, eta Estadio Fundazioaren logoa

Erakundea: Estadio KE Fundazioa

Helbidea: Cervantes Ibilbidea, 20

Jarduera: Kirol, gizarte eta kultura eta olgeta-ekintzen sustapena

Instalazioak: Kirol, gizarte eta kultura eta olgeta-ekintzen sustapena

Orrialdearen garapena

Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintza den Estadio KE Fundazioak 1959. urteaz geroztik darama Araban kirolaren kultura garatzearen aldeko funtsezko lana egiten. Hau dela eta, bere eginkizun nagusia kirolaren, gizarte-kulturaren eta olgeta-ekintzen sustapena da, halaber, zenbait kirol motak irakastea eta bultzatzea, eta baita Cervantes ibilbidean dauden instalazioen kudeaketa eta mantentze-lanak ere.

Kirol-gune honek, 40.000 m2 inguru dituenak, instalazio eta zerbitzu handiak ditu, esate baterako, igerileku estaliak eta irekiak, gimnasioak, erabilera anitzeko aretoak, fitness-a sauna, lurrun-bainuak, masaje-zerbitzua, frontoi estaliak eta irekiak, futbol 7 egiteko zelaiak, tenis pistak -estaliak eta irekiak-, eskuaxekoak, padelekoak -estaliak eta irekiak-, boulderrekoa, saskibaloi pistak, mahai tenisa, haur-jokoak edo haurrentzako ludoteka, besteak beste, eta ingurune berde zabalak. Profesionalen talde on bat ere badago, eta horrez gain, urte osoan zehar pertsona guztiei kirola egitea bermatzen dien kirol-jardueren eskaintza zabala du.

Kirol-ekintzen programa zabala gizarte arabar guztira zabaltzearen helburuarekin, Fundación Estadio Fundazioak Caja Vital Kutxa Fundazioarekin eta Arabako beste entitateekin elkarlanean jarraitzen du. Arlo honetatik sortzen dira hemen egiten diren hainbat kirol-ekitaldi, esate baterako: Vitoria-Gasteiz Maratoi Erdia, Espainiako Bike Maratoia Txapelketa, ‘Virgen Blanca’ Pilota Saria, Laudioko Sari Nagusia, Gasteiz Txirringaz, Gasteizko Herri Krosa, Arabako Padel Saria edo Boulder liga, besteak beste.

Bere hitzaldi-gela, Estadio Aretoa, kirola eta heziketa físiko ekintzekin zer ikusirik duten gaientzako toki garrantzitsua da. Gainera, Fundazioak bazkideei guztiz beharrezkoak diren instalazio eta zerbitzuak eskaintzen dizkie: zerbitzu sozialak –egongelak eta jolasteko gelak, ikasketa gelak, gazteen kluba eta abar- eta ostalaritza zerbitzuak.

Bere instalazioetan hainbat kirol taldek garatzen dituzte hezkuntza eta errendimendu jarduerak, hona hemen zenbait adibide: Judizmendi IT -igeriketa-, Jakintza TE -tenisa eta padela-, Arabatxo GT -gimnasia-, Indarra CVK -halterofilia-, eta Zidorra PT -euskal pilota-; horiek euren zeregina, bereziki haurrekin eta gazteekin osatzen dute.

Gaur egun, Estadio KE Fundazioak hogei mila bat bazkide ditu eta urtean milioi bat sarrera baina gehiago jasotzen ditu.

Estadio KE Fundazioa
Cervantes Ibilbidea, 20 Telefonoa: 945 13 43 15 Faxa: 945 14 24 31
01007 Vitoria-Gasteiz -Araba- (Espainia)
E-mail: estadio@fundacionestadio.com

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen
Web: www.fundacionestadio.com(url kanpoko esteka)

Jeitsi
Acrobat ReaderJeitsi Acrobat Reader

Oharra: Esteka leiho berri batera irekitzen da. Sarrera ez da bermatzen